Azken hilabeteetan hainbat ekintza egin dituzte eraikina babesteko, besteak beste, 7.000 sinadura jaso dituzte.

SOS Mirakruzeko kideak. (Argazkia: Malen Aldalur)
Mirakruz 19 eraikina botatzear dagoela eta, eraisketa bertan behera uzteko
neurria jarri zuen SOS Mirakruzek auzitegian. Azaldu dutenez Donostiako administrazioko hiru zenbakiak
neurria aztertuko duela jakinarazi du.
Azken hilabeteetan zenbait ekintza egin dituzte eraikina babesteko. Horien artean,
7.000 sinadura bildu dituzte “euren babesa, arnasa eta suntsiketaren aurkako desadostasuna” adierazteko.
SOS Mirakruzeko kideek azaldu dutenez, euren
helburua eraikinaren itxura mantentzea da. “Udalean esan digute promotoreak egin nahi dituen azpi pisuak direla-eta ezinekoa dela eraikinaren itxura mantentzea, baina ez dugu sinesten”, azaldu dute.
Jakinarazi dutenez udaleko ordezkariekin izandako elkarrizketetan “denek hitz politak” esan zizkieten: “Arazoa politikoa dela eta oker egindakoek ez duela konponbiderik adierazi digute”.
PEPPUC, ondarea babesteko plan bereziak hirigintza-plangintzari dagokionean,
lurraren legeak ondorioztatzen dituen “independentzi printzipioak” ez dituela “errespetatzen” uste dute.
SOS Mirakruzeko kideek azaldu dunez, 2010ean Gipuzkoak Foru Aldundiak sartu zuen eraikina PEPPUC katalogoan eta salatu dute PEPPUC-etik kanpo geratzea “irregulartasunez jositako ekintza” izan zela.
Halaber, gaineratu dute ez dela egia Mirakruz 19 eraikina ezin dela katalogo zerrenda sartu “kalte ordainak handiak” izango liratezkeelako: “Benetan harrigarria dena da botatzeko baimenik gabe eta berria eraikitzeko lizentziarik gabe etxebizitza berriak salgai jartzea, hala gertatu baita orain dela hilabete batzuetatik. Oso garrantzitsua da gogoraraztea proiektu berria aurrera aterako ez balitz ere, erosleak etxebizitza berri erosteko aurreratutako dirua ez lukeela galduko”.
Plataformako kideek eraisketaren aurretik auzitegiaren erabakia jakitea espero dute.