Realak estadioa erabili eta ustiatu ahal izango du 2067.
Irabazi Donostiaren agerraldia. (Argazkia: Irabazi Donostia)
Anoeta Estadioa berritzeko hitzarmena sinatu dute Anoeta Kiroldegiak eta Realak. Irabazi Donostiak ohartarazi du hitzarmen berriak ez duela 1993. urteko hitzarmena errespetatzen, eta estadioaren ustiapena zabaltzea “legez kontrakoa” izan daitekeela esan du.
Irabazi Donostiak azaldu du, 1993ko hitzarmenaren arabera klubaren erabilerarako berritze eta egokitze lanak Realak “ordaindu behar” dituela, eta salatu du hitzarmen berriak Realaren “altruismoa erakutsi nahi duela gastuaren gehiengoa ordainduko duelako”.
Berritzearen hasierako kostua (BEZ-a kenduta) 50 milioi eurokoa da: Realak 36 milioi ordainduko ditu, Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 4 milioi.
Hitzarmen honen arabera Realak estadioa erabili eta ustiatu ahal izango du 2067. urteko iraila arte. Behin betiko ekarpena eta estadioa erabiltzeko epea aldatu ahalko dira behin lanen likidazioa eginda.