Eraisketaren aurkako mugimenduak beste zenbait eskaera egin dizkio udalari.
Mirakruz 19 eraikina. (Argazkia: Malen Aldalur)
Mirakruz 19 eraikinaren dorrea mantentzea hitzartu dute udalak, promotoreak eta eraikina eraistearen aurkako mugimenduak. Dena den, SOS Mirakruz plataformak azaldu du “
gehiago eskatzen” jarraituko dutela.
Ostegunean bildu ziren udalarekin, eta “auzi eskaera ez jartzearen truke” dorrea mantentzea hitzartu zuten. Dena den, SOS Mirakruz plataformak eraikina “ahalik eta gehien babesten” jarraituko duela azaldu du.
Azken asteetan eraikinaren barnealdea uzten aritu da promotorea, lehengo astean udaletik lanak geratzeko abisua eman arte.
Enrique Ramos, hirigintzako zinegotziak azaldu du negoziazioak “ateak ireki” dizkiola akordio bati: “Promotorea prest dago dorrea mantentzeko, eta hori positibotzat jo dute auzotarrek. Aurrera pauso handia da”.
Dena den,
oraindik ez dago itxia, izan ere, eraisketaren aurkakoek beste hainbat eskaera egin dituzte.