Matti izan zen iaz IRUTXULOKO HITZA
Aste Nagusiari hasiera emango diote gaur Piratek txupinazoarekin.
Aste Nagusi Piratan. Lehengo urtean, euskararen zabalpena nabarmendu zuten, eta IRUTXULOKO HITZAk bete zuen Matti pertsonaiaren papera, “euskararen alde arduraz lan egiteagatik”.
Aurten, berriz, bi errefuxiatu izango dira Matti Aste Nagusian. Gaia “ikusarazi” nahi izan dute horrela.
Piraten mugimenduak azaldu du ezin diola “bizkar eman” azken aldian “hainbeste hildako eragiten ari den dramari”: “Europar Batasuneko agintari politikoak modu lotsagarrian jokatzen ari direla uste dugu, eta gudatik eta pobreziatik ihesean ari denari ezin zaiola hesirik jarri. Are gehiago, beren herrialdeak hankaz gora jarri dituztenak Mendebaldeko potentziak direnean”. Katherina errefuxiatu ukraniarrak eta Hassana sahararrak botako dute txupinazoa. Bestalde, Aingura kofradia izango da Ezkila.
Txupinazoa La Flamenkan izango da arratsaldeko 18:30etan.
Iazko bideoa:
Aste Nagusiari hasiera emango diote piratek txupinazoarekin. Iaz IRUTXULOKO HITZA ere bertan izan zen. Matti pertsonaiak urtero balio edo ideia bat ordezkatzen du