Zezenketen inguruan galdetzeko prest
Otsailaren 19an egingo dute galdeketa.
donostia.eus/hiritarkontsultak eman ahal izango du hala nahi duenak.
Galdeketako kontrol batzordeetan parte hartzeko epea dagoeneko amaitua dago, baina begirale gisa aritu nahi duenak, irailaren 10a arteko epea du udal bulego birtualean.
Norbanakoek, Herri Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda dauden entitateak, eta bestelako kolektibo nahiz erakundeek daukate behatzaile izateko eskubidea.
Begiraleekin batera, mahaietako kide gisara bi udal langile izendatuko ditu udalak, eta, udal langile boluntariorik ez balego, zerrendetan dauden administrariak kontratatuko dituzte. Mahaiko Lehendakaria pertsona hauen arteko bat izango da.
Otsailaren 19an 42 mahai jarriko dituzte, eta ordutegia, berriz, 9:00etatik 15:00etara artekoa izango da. Biztanle kopurua eta Herritar Kontsulten Araudian jasotakoa aintzat hartuta, mahaien banaketa honela egingo da:
– Zubieta: 1
– Landarbaso: 1
– Igeldo: 1
– Antigua: 3
– Erdialdea: 4
– Ibaeta: 2
– Añorga: 1
– Aiete: 3
– Amara berri: 6
– Loiola eta Txomin enea: 1
– Intxaurrondo: 3
– Ategorrieta-Ulia: 1
– Gros: 4
– Egia: 3
– Mirakruz-Bidebieta: 2
– Altza: 4
– Martutene: 1
– Miramon-Zorroaga: 1
Bozketa mahaiak kultur etxeetan jarriko dituzte, eta horien mapa osatzeko beste udal ekipamendu batzuk edo, halakorik ez bada, eskola publikoak erabili ahal izango dira. Kontsulta mahaiak zehazki non egongo diren zehaztuko du alkatearen ebazpen batek, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarkitegian nahiz webgunean argitaratuko da ebazpen hori.
Donostiako udaleko Herri Partaidetzak zezenketen eta udal baliabideen erabileraren inguruan egingo duen galdeketaren xehetasunak eman ditu.
Otsailaren 19an egingo da kontsulta presentziala. Internet bidez egin nahi duenak, berriz, otsailaren 6tik 17ra arteko epea izango du.
Donostiako udalak atal bat prestatu du bere webgunean kontsultaren inguruko xehetasun guztiekin, eta internet bidezko botoa ere