Bizikletaz Adinik Ez proiektua abiada hartzen ari da Donostian

Adinekoek zein aniztasun funtzionala duten pertsonek ere bizikletan gainean ibiltzeko plazeraz disfrutatzea nahi dute, eta zerbitzu hori eman ahal izateko sortu dute Bizikletaz adinik ez egitasmoa. Donostian zehar triziklo moduko bizikleta gainean ibilaldiak doan egiteko aukera izango dute laster.

Kalapie Elkarteko Gorka Hoyos, Txita enpresako Dani Ruiz eta Iñigo Munilla boluntarioek bultzatu dute egitasmo hau. Duela hiru urte Danimarkan, Kopenhagen-en sortutako Cycling Without Age programa hartu dute eredu. Egun, proiektu berdintsuak daude abian munduko 200 hiriburu baino gehiagotan.

Proiektuak aurrera egin ahal izateko trizikloak gidatzeko boluntario sare sendo bat osatu behar dute. Eta boluntarioek trizikloak gidatzen ikasteko ikastarotxo batzuk egin behar dituzte. Joan den astean hasi ziren lehen formakuntza saioak egiten.

Proiektuaren sustatzaileekin izan da IRUTXULOKO HITZA, egitasmoa nolakoa den ezagutzeko. Bihar argitaratuko dugu erreportajea, Bizikletaz Adinik ez programari buruzko informazio guztiarekin.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend