Euskotreneko langileak greban direla ireki dute Altzako geltoki berria
Lanuzteak egingo dituzte irailaren 24a arte.
orain arteko lan baldintzak bermatu arte“.
Amarakoaz gain, tren egoitza berri bat jarri du abian Euskotrenek Irunen. Gaur ireki dute Arasoko egoitza berria eta orain arte Amaran aritu diren langile askok hara joan beharko dute. Egoitza berria “inposaketarekin” hasi dela adierazi dute Altzako geltoki berriaren atarian bilduta zeuden langileek. Zuzendaritzarekin bildu eta “hitz egiteko prest” daude, baina orain arte ez dutela negoziaketarako borondaterik sumatu nabarmendu dute: “gure proposamen guztiei ezezkoa eman diete”.
Gutxienek zerbitzuak bermatzen dituzte beti; gaurko %30eko gutxienekoa dute ezarrita, eta lanuzteak egingo dituzte arratsaldean ere.
Bihartik irailaren 24a arte protestekin jarraituko dute. Astelehenetik ostiralera 7:00etatik 9:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara. Eta larunbatetan 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Dena den, langileak haserre daude, euren grebarako eskubidea ez delako bermatzen: “oraindik ez dakigu bihartik aurrera zenbateko zerbitzu minimoak errespetatu behar ditugun, eta teorian 48 orduko epea dugu, gutxieneko horiek erreklamatzeko”.
Gaur jarri dute abian Euskotrenen Altzako geltoki berria. Topoak izango duen bederatzigarren geltokia izango da hau, eta inguruko 14.000 bat bizilagunek 15 minuturo izango dute Altzatik Amara joateko zerbitzua.
Hala ere, gaurko grebaren eraginez, ordutegi berezia izango dute erabiltzaileek, eta ordubetero izango dute trena, 07:05etatik 14:05etara, 14:35etatik 18:35etara eta 19:05etatik 21:05etara; gainontzeko orduetan, 30 minututik behin igaroko dira.
Dena den, oraindik ez da jende mugimendu handirik nabari osasun etxe inguruko sarrera berrian. Lehen eguna delako agian, edo Euskotreneko langileen lanuztearen ondorioz.
Izan ere, Aste Nagusian hasitako ildo beretik jarraitzen dute Euskotreneko langileek, eta lanuzteekin jarraituko dute “