IZBE auzo elkarteko Historia taldearen ekimenez, 1980. urtera bitarteko 120 argazki bildu dituzte argitalpenean.
Intxaurrondoko auzo elkarteko Historia taldeko kideak. (Argazkia: Lide Ferreira)
Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteko (
IZBEko)
Historia taldea duela lau urte sortu zuten,
“gure istoria txikia islatu eta Intxaurrondoko memoria ez galtzeko”. Bada, helburu horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte azken urteotan: ibilbide gidatuak auzoan zehar eta argazki zaharren erakusketa bat, besteak beste.
Azken horrek lortu zuen arrakasta ikusita, Historia taldeak erabaki zuen
argazki horiek formato sendoago batera pasatzea. Modu horretan sortu zen bihartik, ostiraletik, aurrera salgai jarriko duten
Intxaurrondo Txuri Beltzean argazki liburua.
Eskuragarri egongo da J. Clara liburu dendan, Gaztelu liburu dendan, Gurutze estankoan eta Book liburu dendan.
Gaurkoan, ordea, osteguna,
argitalpenaren aurkezpena egingo dute. Intxaurrondo kultur etxean (Felix Gabilondo plaza, 9) izango da, 19:00etan.
Bihar, ostirala,
IRUTXULOKO HITZAk Historia taldeari egindako erreportajea argitaratuko du.