Porrontxo jaietako lasterketan parte hartu duzu?
Egian Porrontxo jaietaz gozatzen ari dira asteburuan. Ez dute aspertzeko ezta atseden hartzeko tarterik, programa zabala antolatu dute eta. Larunbat arratsaldean kirola eta jaia bateragarriak direla erakutsi dute: XIX. Porrontxo jaietako krosa egin dute. Hainbat lagun animatu dira ia 7 kilometroko ibilbidea egitera. Plaza Haunditik abiatuta auzoko kale nagusiak zehakatu dituzte korrika, maldan gora eta behera. IRUTXULOKO HITZAk korrikalari guztien irudiak bildu ditu bideo honetan.