Bukatu dira Porrontxo jaiak
Egiako festazaleak bakarrik ez, Donostiako festazale andana elkartu da Porrontxo jaietan. Egiako jaien programaren asteburu indartsua zen, eta ostegunean txupina jaurti zutenetik ez dira geldirik egon. Erromeriak, kontzertuak, sardina jatea, Porrontxo jaietako lasterketa, herri kirolak… festa, festa eta festa gehiago! Atzo agurtu zituzten Porrontxo jaiak, hurrengo urtea arte. Jende asko bildu zen atzoko ekitaldietan, Joseba B. Lenoir Triok eta Koban taldeak eman zuten kontzertuan, esaterako. Plaza Haundiko erromeria, sardina jatea, kalejira… azken egunean dena eman zuten Egiakoek. Hurrengo urtea arte!
Erlazionatutako edukiaPorrontxo jaietako lasterketan parte hartu duzu?