Eta ustekabean... opera!
Hogei artistak baino gehiagok ustekabeko emanaldi bat eman dute gaur eguerdian San Martin merkatuan. Une batez opera emanaldi baten agertoki bihurtu da azoka. Opus Lirica Elkarteak Viktoria Eugenia Antzokian urriaren 6an eta 9an interpretatuko duen Don Pasquale obraren hainbat kanta abestu dituzte.
Pianoaren erritmoan kantatu dute Ainhoa Garmendiak eta Carlos Chaussonek, operako pertsonaia nagusiek. Tempus Ensemble abesbatzako kideak izan dituzte lagun.
Opera kalera atera eta plazara hurbildu nahi izan du Opera Lirica Elkarteak. Ez da flashmob bat egiten duten lehen aldia. Iaz Santa Maria elizan eta Bretxako merkatuan izan ziren.