Eskola Kirolaren eginkizun hezigarriaz gogoeta egitea eta gurasoak kontzientzia dira helburu nagusiak.
Kanpainaren aurkezpena. (Argazkia: Donostia Kirola)
‘Aita, ama jolastu nahi dut’ izenean Eskola Kirolaren eginkizun hezigarriaz gogoeta egiteko eta kontzientziatzeko kanpaina abiatu du Donostia Kirolakek.
Izan ere, azaldu dute, helburu hezigarriak bermatzeko bi gako identifikatu dituztela: Alde batetik, gurasoen artean Eskola Kiroleko programak dituen ezaugarriei buruzko ezjakintasuna dagoela ikusi dute, eta bestetik, lehiaketa hauetan zehar ikusleen aldetik onbidezkoak ez diren zenbait jokaera antzeman dituzte.
Hori dela eta, Donostia Kirolak komunikazio kanpaina bat diseinatu du, Donostiako Eskola Kirolak dituen ezaugarriak eta helburuei buruz gurasoei informatzeko; lehiaketa hauetan jokaerak egokiak mantentzeko garrantziaz kontzientziatzeko; eta bere helburu hezigarriak indartzeko.
Bestalde, azaldu dute ‘Aita, ama jolastu nahi dut’ leloarekin jarduera hauetako benetako protagonistak umeak direla argi utzi nahi dutela.
Kontzientziazio eta gogoeta kanpaina aurrera eramateko zenbait egitasmo egin dituzte: Ikastetxe guztietan, haurren gurasoei zuzendutako triptikoak banatuko dira; benjamin eta alebin mailetako lehiaketak antolatzen diren udal instalazio guztietan panel batzuk jarriko dira; Ikastetxeetan eta sare sozialen bidez zabalduko den bideo bat ere grabatu dute Amara Berri ikastetxeko haurren laguntzarekin.