Kontxu Odriozola omenduko du Euskal Zine Bilerak
Urriaren 21ean zuzenduko dio Euskal Zine Bilerak begirada Kontxu Odriozola aktoreari. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza izan da aurkezpenean.
Kontxu Odriozola joan den otsailean hil zen. Azpetiarra jaiotzez, Igeldon bizi zen. Goenkale telesailean 1994tik 2007ra Maria Luisa Galardi izan zen, eta pertsonaia horrek ezaguna egin zuen Euskal Herri osoan. Azpeitiarra jaiotzez, Antiguan bizi izan zen urte askoan, eta gero, Igeldon.
Bestalde, Donostia 2016rekin elkarlanean dagoenez, Mugaminak dokumentala ikusteko aukera eskaniko du Euskal Zine Bilerak. Dokumental horren emanaldiagaz hasiko da, hain zuzen ere, urriaren 16tik 22ra luzatuko den euskal zinemaren jaialdia. 39. EZBren irekiera ekitaldiaren bezperan, urriaren 15ean, proiektatuko dute Donostia 2016ren Europa Transit enbaxadak Pafosen (Zipre) grabatutako lana.
Lekeition egiten den euskara hutsezko zinema jaialdiaren programa aurkeztu dute gaur. Emakumezkoak eta zinemagintza gaitzat hartuta, Kontxu Odriozolari omenaldia egin eta emakumezkoak ikus-entzunezkoetan duten lekua landuko dutela aurreratu dute.