Kaiko karmenak. (Argazkia: Malen Aldalur)
Kaiko karmenetakoek erraldoi berriak behar dituzte. Erraldoi berriak egiteko erronka handia jarri dute: 6.000 ‘Karmentxu lagun’ lortzea. Hau da, euro bana jarriko duten sei mila pertsonen laguntza behar dute. Beste erronka bat ere badute: erraldoiak jai batzordeak egingo ditu, eta aurrekoak baino hobeak izango direlakoan daude.
Datorren urriaren 12an erraldoiak dantzatzeko ikastaroa egingo dute Parte Zaharrean, 12:00etatik 13:00etara. Ondoren, auzoan zehar kalejira. Egun hortan Karmentxu lagun egiteko aukera izango dute herritar eta bizilagunek: “Zuen laguntza behar dugu. Lagun gaitzazue Parte Zaharreko kaleak beste 11 urtez alaitasunez betetzen. 6000 baietz!”.