Añorgako dantzariek jaia egingo dute larunbatean
Arkaitz dantza taldearen 90. urtemuga ospatuko dute, auzoan.
Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeak 90 urte bete ditu, eta ospatzeko prest daude bertako kideak.
Auzoan jaia egingo dute, larunbat honetan bertan, urriak 15, egun osoan barrena. Hala, egungo dantzariak eta beteranoak elkarteko aukera paregabea izango dute.
Horretaz gain, urriaren 17tik 28ra, jantzi erakusketa ikusgai jarriko dute Museum Cemento Rezolan; eta urriaren 21ean, taldearen inguruko hitzaldia eskainiko du Gari Otamendi adituak.
IRUTXULOKO HITZA Añorgan egon da, bi taldekiderekin: Amaia Irurtia (Añorga, 1987) eta Gari Otamendi (Añorga, 1980). Taldearen inguruko elkarrizketa zabala irakurtzeko aukera egongo da, ostiraleko astekarian.
ARKAITZ DANTZA TALDEAREN 90. URTEMUGAREN OSPAKIZUNA
EGITARAUA
urriak 15
- 12:00. Nagusien taldearen emanaldia.
- 14:30. Bazkaria.
- 17:00. Erromeria, Errebal taldearekin.
- Jantzi erakusketa, Museum Cemento Rezolan.
- 19:00. Taldearen inguruko hitzaldia, Gari Otamendiren eskutik, museoan.