Emanaldian parte hartu duten dantzarietako batzuk. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Añorgako Arkaitz dantza taldeak 90 urte bete berri ditu. Hori dela eta, jaia antolatu dute auzoan, eta hainbat lagun elkartu dira egunaz gozatzeko. Dantza emanaldia, bazkaria eta erromeria izan dituzte, frontoiaren bueltan. Irudi ederrak utzi ditu egunak!
IRUTXULOKO HITZA dantza taldeko Amaia Irurtia eta Gari Otamendirekin egon da.