Belartza 2ko lanak. (Argazkia: Naturzaleak)
Azken lau hilabeteetan bi aldiz geldiarazi ditu udalak Belartza eremuan egiten ari diren lanak. Añorgako bizilagunek eta talde ekologistek egindako salaketen ondorioz ohartu da udala lanen irregulartasunarekin. Orain berriro eman dute lanekin jarraitzeko baimena, nahiz eta, talde ekologistek eta bizilagunek oraindik irregulartasunak daudela salatu duten.
Udalak Belartzako lanak gelditzeko agindua eman zuen udalak astelehenean, baina enpresa eraikitzaileak lanekin jarraitu zuela eta, ingurua hesitu behar izan dutela azaldu du. Belartza 2 eremuan, berriro ere, materialak isuri eta metatzeari ekin ziotela salatu zuten
bizilagunek, talde ekologistek eta
EH Bilduk.
Belartzako lanen inguruko erreportajea argitaratu zuen Irutxuloko Hitzak.