Metroaren inguruko herri galdeketari ezezkoa eman dio aldundiak
Satorralaia taldeak egin zuen eskaera, uztailean, 8.916 donostiarren sinadurekin.
Satorralaia bizilagunen taldeak 8.916 donostiarren sinadura aurkeztu zituen, Gipuzkoako Foru Aldundian. Hala, eskatzen zuten Metroaren igarobidearen auzian herri galdeketa bat egitea. Galdeketa horri, ordea, ezezkoa ematea erabaki du aldundiak. Halaxe jakinarazi du Satorralaiak ohar baten bidez. Egoera horren aurrean, datorren urriaren 25ean, asteartean, prentsaurreko bat egingo dute aldundiaren aurrean, 11:30ean.
Metroaren aurkako mugimenduak Donostian herri kontsulta bat egiteko eskaera egin zuen, eta ondorengo galdera proposatzen zuen, bai ala ez erantzuteko asmoz eta herritarren iritzia ezagutzeko helburuarekin: Ados al zaude Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako metro igarobidearen proiektuaren finantziazioan eta kudeaketan parte hartzearekin?
Aldundiaren arabera, beste gauza batzuen artean, Donostiako metroaren igarobidearen proiektua Eusko Jaurlaritzaren eskumena da, eta ez aldundiarena: “Beste erakunde baten eskumenekoa den proiektu edo politika bat laguntzeak ez du proiektu edo politika hori bere eskumenekoa bilakatzen”.
Erabakia behin betikoa da, eta horren aurka helegitea aurkezteko aukera dute Satorralaiako kideek, bi hileko epean.
Uztaila erdialdean,