Erretinosi pigmentarioa ezagutzera emateko elkartasunezko ekitaldi bat egingo dute azaroaren 1ean
Erretinosi pigmentarioa zer den badakizu? Gaixotasuna ezagutzera ematen eta kanpaina zabaltzen lagundu nahi duzu? Donostian elkartasunezko ekitaldi bat egingo dute azaroaren 1ean. Kontxako erlojuetan elkartuko dira 11:00etan. Ondarretako tuneletik Saguesera bitarteko ibilbidean zehar kanpainaren sinbolo bihurtu diren kamisetak jantzita ibiliko dira parte hartzaileak. Batzuek korrika egingo dute ibilbidea, beste batzuek oinez… Ez da kirol proba bat izango, garrantzitsuena erretinosi pigmentarioaren gaitzari buruzko informazioa banatu eta sentsibilizazio kanpaina indartzea baita.
Azaroaren 1eko ekitaldia prestatzen aritu diren lau lagun elkarrizketatu ditu IRUTXULOKO HITZAk. Ostiraleko astekarian argitaratuko dugu erreportajea, eta bertan irakurri ahal izango duzue ekitaldiaren inguruko informazio guztia, eta erretinosi pigmentarioa duten pertsonek euren egunerokoan dituzten oztopo eta trabak.