Kortxoenea kalera atera dute eraitsi eta urtebetera
Kortxoenea gaztetxea. Urtebete beranduago kalera atera dituzte bertan egiten zituzten hainbat jarduera eta jende andana bildu da Groseko Katalunia plazan.
Gaztetxea eraitsi aurretik bertan egiten zituzten zenbait jarduera atera dituzte kalera. Bertan, gaztetxean ibiltzen ziren hainbat kolektibok hartu dute parte: Urban 13 taldeak mural bat marraztu du; haurrekin break tailer bat egin dute; eta, azkenik, rapaz gozatzeko aukera egon da.
Kortxoenearen eraisketatik urtebete igaroko dela eta, ohar bat idatzi dute gaztetxeko kideek: Efemerideak. Egungo egoera azaltzeaz gain, Donostiako Udal Gobernuak afera honetan izandako esku hartzearen inguruko informazioa zabaldu dute.
Orain urtebete gertatutakoa bildu du IRUTXULOKO HITZAK.
Duela urtebete indarrez hustu eta bota egin zuten Groseko