Intxaurrondoko Mikel Irastorza atxilotu du Frantziako Poliziak, Azkainen
Berria egunkariak azaldu duenez, etxejabeak ere atxilo daude oraindik etxe miaketan.
Atxiloketa salatzeko gaur arratsaldeko 19:00etan asanblada informatiboa eta elkarretaratzea egingo dute Intxaurrondoko Gabriel Zelaia plazan.
Frantziako Poliziak Guardia Zibilarekin elkarlanean Intxaurrondoko Mikel Irastorza atxilotu du Azkainen (Lapurdi). ETAko zuzendaritzako kidetzat jo dute. Espainiako Barne Ministerioak dio operazioa zabalik dagoela.
Goizeko seietan gertatu da polizia operazioa, eta Irastorza Baionako polizia etxera eraman dute.