Ez galdu Behobia-Donostia lasterketari buruzko gehigarri berezia!
Badator 52. Behobia-Donostia lasterketa! Lasterketa herrikoien festa bihurtuko da berriz, eta milaka korrikalarik parte hartuko dute. Igande goizean korrikalariz eta jendez beteko dira errepide eta kaleak, eta egun berezi honi buruzko gehigarri berezia prestatu dugu. IRUTXULOKO HITZAk eta OARSOBIDASOKO HITZAk elkarlanean, 16 orrialdeko gehigarria argitaratuko dugu ostiralean, azaroaren 11n.
Korrikalarien modaz ariko gara, Behobia-Donostia lasterketaren ondoren zuen gorputza nola zaindu behar duzuen azalduko dizuegu, boluntarioek lasterketa nola bizi duten kontatuko digute, Behobia-Donostia taldean egiten duten kuadrilla bat elkarrizketatu dugu, baita korrikalari elbarri bat ere… Eta askoz gehiago! Jakina, lasterketa egunari buruzko informazio guztia bilduko dugu.
Behobia-Donostiari buruzko informazio osatuena lortu nahi baduzu, ez galdu gure gehigarri berezia! Irutxuloko Hitza eta Oarsobidasok Hitzarekin batera eskuratu ahal izango duzue aste honetan!