Korrikaren 20. edizioa aurkeztu dute gaur goizean Donostiako San Telmo Museoan, BATZUK lelopean. 2017ko martxoaren 30ean hasiko da Otxandion eta apirilaren 9an amaituko da Iruñan, herriz-herriz eta eskuz-esku lekukoa pasa ondoren.
Mertxe Mugika AEK-ren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren arduradunak aurkeztu dute ekitaldia, eta bertan zeuden AEK-ren Azterkaritza Kontseiluko kideak ere. Mugikaren hitzetan “aurreko Korrika amaitu zenetik euskaraz bizitzeko hautua irmoagoa da”. Bere esanetan, euskararen normalizaziorako ezinbestekoa da helduen espazioak ere euskaraz funtzionatzea eta horretan ari da AEK. Dena den, oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak “ez direla nahikoak” ohartarazi du Mugikak.
20. edizio honetan, 1980. urtean Korrika sortu zutenei omenaldi bat eskeiniko dietela aurreratu dute. 37 urte hauetan Korrika, “euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia bihurtu da”, Amondoren hitzetan. Korrikak batu egiten duen ekimena dela nabarmen du, eta hori islatu nahian irudi koloretsua erabiliko dute aurtengoan.
Amaitzeko, leloari buruzko azalpenak eman dituzte. BATZUK izango da aurtengo leloa, hizkuntza, kultura eta mundu ezaberdinak osatzen duten aniztasuna irudikatu nahi dutela adierazi dute. ‘Bat’ eta ‘Zuk’ hitzen arteko jolasa dela esan dute, herritarrak euskarara gonbidatzeko asmoz sortua. “Hizkuntza Kultura, Mundu ‘BAT’ sendotzeko bidean, ‘ZUK’ ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultru aniztasun unibertsala bizi dezazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz” gaineratu du Amondok. Parte hartzeko deia luzatu dute.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea