(Argazkia: Nerea Lizarralde)
52. Behobia Donostia lasterketako markarik onena egin du
Carles Castillejo katalanak: ordubete eta 19 segundo. Donostiarren artean
Ander Sagarzazu izan da azkarrena. Sailkapeneko zortzigarren postuan geratu da, ordubete, hiru minutu eta 27 segundoko markarekin. Emakumeen sailkapenean
Aroa Merino kanariarra izan da onena, 70 minutu eta 55 segundoko marka eginda.
Iazko Donostia Behobian beroa eta eguzkia izan ziren nagusi eta korrikalariak ezin izan ziren marka egitera atera. Aurten bai, eguraldi ona egin baitu korrika egiteko: 14 graduko tenperatura, euri gutxi, eta zeru lainotsua. 31.276 korrikalarik eman zuten izena gaurko, iaz baino 2.500 gutxiagok.
Sailkapen guztiak hemen.
Oarsobidasoko Hitzak roller eta elbarrien argazki bilduma ederra egin du.