Software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea Donostian izango da
Richard Stallman gonbidatu dute Europar Elkarrizketak programaren hurrengo solasaldira. Gobernantza Demokratikoaren Institutuak Donostia 2016rekin elkarlanean antolatzen ditu solasaldi hauek, Europak dituen erronken inguruan gogoeta pizteko asmoz. Richard Stallmanen solasaldian pribatutasuna eta kontrola izango da gai nagusia.
Software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea da Stallman, eta berak asmatu zuen GNU sistema eragilea. Donostian software librearen eta software itxiaren arteko desberdintasunez ariko da. Arlo digitalean erabiltzaileek euren datuen gaineko kontrola eta euren pribatutasuna mantentzeak duen garrantzia eta beharra azpimarratuko du.
Europar Elkarrizketak solasaldia azaroaren 24an izango da, San Telmo Museoan, 19:00etan.