Euskararen Eguna, auzo eta herrietan
BIDEBIETAKO EUSKARAREN ASTEA
Euskararen egunaren harira hainbat jarduera antolatu dituzte Donostiako auzo eta herrietan. Jarraian biltzen ari gara toki bakoitzaren egitarauak.
- Azaroak 26, larunbata: Bidebietan euskaraz eguna
- 11:00. Parrandango trikitilariak, Eltzegor Euskara eta Kultur Elkartetik (Serapio Mujika, 18).
- 12:00. Puzgarriak, Isasa parkean, eta Trebeska dantza taldea.
- 12:00. Kantujira, Guardaplatatik.
- 14:30. Bazkaria eta bingoa, Peña Taurinan.
- 17:00. Haur txoko / gazteleku, Allende parkean: txikien txokoa, zapi tailerra, Euskararen Eguneko ginkana, talo tailerra eta euskal dantzak.
- 19:00. Non Nahi erromeria, Aloha aurrean.
- Azaroak 29, asteartea
- 17:30. Euskal txapal (5-11 urte), haur txokoan.
- 18:00. Gaztelekuko leihoen murala sortzen (12-17 urte): Maite nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago, Gaztelekuan.
- Abenduak 1, osteguna
- 18:00. Solasaldia (12-17 urte): Zu zergatik ez zara euskaraz mintzatzen?, Gaztelekuan.
- Abenduak 2, ostirala
- 17:30. Euskal jolas taldeen arratsaldea (5-11 urte), haur txokoan.
- 19:00. Euskarazko film laburren emanaldia, denontzako, Kontadoresen.
- Abenduak 3, larunbata: EUSKARAREN EGUNA
- 17:00. Antxeta eta katua filma (haur eta gurasoentzako). Ondoren, merienda. Eltzegorren.
- 16:30-18:30. Familiarekin jolasean (5-11 urte bitarteko haurrak eta gurasoak). Argitxoren giltzatako tailerra + askari handia. Haur txokoan.
- 18:00. Jolasa (12-17 urte). Zenbat dakizu euskara eta bere munduaz?, Gaztelekuan.
- 18:30. Euskarazko abestien lehiaketa! (5-11 urte), haur txokoan.
- Azaroak 25, ostirala
- 20:00. Monologoa Etxadi tabernan.
- Azaroak 26, larunbata
- 18:30. Ardo dastaketa, Jolastokin.
- Abenduak 2, ostirala
- 17:30. Trikitilariak eta txokolatada, Hiru Damatxo plazan.
- 19:00. Bertso poteoa Hiru Damatxo plazan hasita.
- Abenduak 3, larunbata
- 11:00-14:00. Puzgarriak, Hiru Damatxo plazan.
- 14:30. Bazkaria topalekun (txartelak Etxadi tabernan eta topalekun salgai: haurrak 7 euro, helduak 10).
- 16:00-18:00. Jolasak familian, Haurtxokoan.
- 17:30. Txaranga Topalekutik Otxanda plazara.
- Azaroak 24, osteguna
- 19:00. Literatura plazara: Hain gutun luzea, Mariana Ba. Afrikar literatura, Intxaurrondo kultur etxean.
- Azaroak 26, larunbata
- 16:30 eta 18:30. Pirritx, Porrotx eta Mari-motots, Tipi-tapa korrika!, Intxaurrondo kultur etxean. Sarrerak salgai Donostia Kulturako lehiatiletan (8 euro).
- Azaroak 29, asteartea
- 16:30. Urkatu hitz jolasa, familiarekin jolasean, haur txokoan.
- 19:30. Euskaraz bizi nahi dut film laburren bilduma, Intxaurrondo kultur etxean.
- Azaroak 30, asteazkena
- 18:00. Gure ardi latxa dastatzen sukaldaritza saioa, gaztelekuan.
- Abenduak 1, osteguna.
- 18:00. Euskara eta musika, gaztelekuan.
- 19:30. Bertso marraztuak: Amets Arzallus, Onintza Enbeita eta Unai Gaztelumendi, Intxaurrondo kultur etxean.
- Abenduak 2, ostirala
- 11:00. Txantxangorriaren koreografia, trikitixa, kalejira. Intxaurrondo Hegoa ikastolako haurren eskutik, Sagastieder plazan.
- 17:30. Haurrentzako jolasak, haur txokoa, gaztelekua eta IGAren eskutik, Bernat Etxepare plazan.
- 19:00. Euskararen eguneko ekitaldi nagusia, Bernat Etxepare plazan.
- 19:15. Gaztaina erretzea eta trikitilariak, Bernat Etxepare plazan.
- 19:30. Asier Kidam: hurbileko magia, Bernat Etxepare plazan.
- Abenduak 3, larunbata
- 12:30. Bertso poteoa, Sagastieder plazako tabernetan.
- 14:30. Bertso bazkaria, Fredy Paya eta Jokin Urangarekin, Zulo Zahar elkartean.
- 18:00. Merendola, euskararen eguna ospatzeko, gaztelekuan.
- Abenduak 3, larunbata
- 12:30. Auzolanean kontaturiko Juan Luis Zabalaren ipuin bat: Engraxi eta Klaus egun batez Martutenen. Etxarrienen
- 13:00. Kalejira auzoko trikitilariekin
- 14:30. Bertso bazkaria auzo elkartean (txartelak 20 euro). Bertsolariak: Agin Laburu eta Aitor Mendiluze. Gitarra: Aitor Atxega.
- Abenduak 2, ostirala
- 17:00. Pello Añorga ipuin kontalaria, Igeldoko Itsas Aurre etxean.
- 19:30. Fil labur emanaldia: Kontseiluak antolatutako lehiaketaren bideoak.
- 20:30. Pintxo potea Igeldoko herriguneko tabernetan.
- Abenduak 3, larunbata
- 21:30 Sexijentziak askatuz helduentzako antzerkia, Igeldoko Itsas Aurre etxean.
- Azaroak 26, larunbata
- 12:00. Mintza poteoa (aldez aurretik izena eman behar da euskara.loiolakoerribera@gmail.com helbidean). BCN38 tabernatik abiatuko da.
- 17:0o. Jolasak Aratz taldearen laguntzaz, Maria Zambrano plazan.
- 19:00. Txokolate jatea, Maria Zambrano plazan.
- Azaroak 27, igandea
- 17:00. Lara larika antzerkia, Ikasbide ikastolan.
- Abenduak 1, osteguna
- Euskara erromatarren garaian eta Iruña Veleian hitzaldia J.Marin Elexpururen eskutik San Jeronimoko Kriptan.
- Abenduak 3, larunbata
- 12:00. Kantu jira, Donostiako Udaleko Txistulari Bandaren laguntzarekin, Konstituzio plazatik.
- 12:00. Parte Zaharreko erraldoien kalejira, kaitik abiatuta.
- 14:00. Pintxo eta mintzo euskaraz, eta talde argazkia, Konstituzio plazan.
- 18:00. Erromeria eta herri dantza Donostiako Udalaren Txistulari Bandaren laguntzaz, Konstituzio plazan.
- 18:00. Triki poteoa. Herria tabernatik abiatuta.
- 20:30. Sarean kateatuak antzerki emanaldia Arrano beltza euskal tokian.
- 21:30. Erromeria Arrano beltza euskal tokian.
- Abenduak 4, igandea
- 09:00. Argi soinua, Donostiako Udalaren Txistulari Banda, Kresala eta Kaskarin dantza taldeetako kantari eta dantzariekin, Konstituzio plazan.
- 12:15. Euskararen abestiak, Konstituzio plazan.
- Azaroak 26, larunbata
- 20:00. Belarmiñak, Le Bukowski tabernan.
- Azaroak 29, asteartea
- 18:00. Hitzen jolasa, Gaztelekuan.
- Abenduak 1, osteguna
- 17:30. Euskararen murala eta Argitxoren puzlea.
- 18:00. Mihiluze lehiaketa, Gaztelekuan.
- Abenduak 2, ostirala
- 19:30. Pintxo potea elektrotxarangarekin, La Tabernatik hasita.
- Abenduak 3, larunbata
- 17:00. Haurrentzako herri kirolak Blas de Otero plazan.
- 18:00. Euskararen aldeko ginkana, Gaztelekuan.
- Azaroak 27, igandea
- 20:00. Amestü elkartearen Maite K antzezlana, Viktoria Eugenia Antzokian.
- Abenduak 2, ostirala
- 19:00. Jaso ikastolako kideen Batek daki musikala, Viktorian Eugenia Antzokian.