Intxaurrondoko Anartz Oiartzabal aske geratu da
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, hamalau urteren ostean, Anartz Oiartzabal euskal preso politikoa aske geratu da. Frantzian atxilotu zuten 2002. urtean, ustezko lau etakiderekin batera. 2007an Espainiaratu zuten, eta Ocaña I espetxean eman ditu azken urteak. Gaur, osteguna, arratsaldean, ongietorria emango diote bere auzoan, Intxaurrondoko Zulo Zahar elkartean, 20:00ak aldera.