Zentsura salatzeko kontzentrazioa egin dute preso oihek Koldo Mitxelena aurrean
Zentsuratutako arte lanak Usurbilgo Kultur Etxean egongo dira ikusgai
Preso ohiek, larritasun osoko erabaki baten aurrean daudela ulertzen dute eta “bat egiten dugu zentzu honetan salaketa egin duten eragile sozial eta politiko guztiekin” gaineratu dute.
Erabaki honekin, Donostia 2016 Fundazioak bi gauza nahasten dituela ohartarazi dute, “batetik, biktimen mina, eta, helburu politiko zehatz bati jarraikiz, lobby gisa ari den ‘terrorismoaren biktimen’ elkarte jakin baten txaloak biltzea”. Horretarako, “adierazpen askatasuna sakrifikatzen du, sormenerako askatasuna, eta diskriminazioari ateak aldenik alde zabaltzen dizkio, pertsona guztioi dagozkigun eskubide oro zapalduz”, adierazi dute. Eta bestetik, hau guztia, biktimen mina baliatuz, beste behin ere errelatoa inposatu nahiez egiten dutela salatu dute.
Biktimen izenean hau ez dela egin duten “aberrazio” bakarra adierazi dute eta hau guztia, EAJk ikusi nahi ez izana gogor salatu dute.
Donostia 2016 Fundazioak zentsuratutako arte lanak Usurbilgo Sutegi Kultur Etxean egongo dira abenduaren 19tik urtarrilaren 7ra arte.