Osasuna eta adostasunaren alde atera dira kalera
GuraSOSek antolatutako manifestazioaren buruan, ehun haur joan dira.
Hondakinen aferari irtenbide bat emateko bide orri bat aurkeztu zuen manifestazioaren aurkezpenean GuraSOSek, «arazoa konpondu eta gaia liskarraren eremutik ateratzeko». Bide orri horretan, zortzi puntu nabarmendu dituzte: tartean, azpiegituren lizitazioa geldiaraztea, Gipuzkoako Hiri-Hondakinen Kudeaketako Plan Integrala berrikustea, partaidetza bultzatzea eta akordio eta irtenbide partekatua bilatzea.
Bada, aldarrikapen horiek guztiak gogoratu dituzte gaurko manifestazioa. Gipuzkoa +: Eman bidea osasuna eta adostasunari lelopean irten dira Amarako Araba parketik, eta amaiera Alderdi Ederren egin dute. Nahiz eta une batzuetan euria egin, jende andana bildu da, eta Gipuzkoa osotik hurbildu dira Donostiara. Antolatzaileek gogoratu dute ez dela erraustegiaren aurkako mobilizazio bat, irtenbide partekatu baten aldeko manifestazioa baizik.