'Baietz 200.000!' informazio eskubidearen aldeko sareko errebolta abiatu du GuraSOSek
Joan den larunbatean manifestazioa egin zuen GuraSOS taldeak eta salatu dute ETBk ez zuela han gertatutakoaren berri eman. Ondorioz, Baietz 200.000! dinamika jarri dute martxan: “Larunbateko audientzia gaindituko duen bideo bat egin dugu, egun horretan eman ez zen albistearekin”. Erronka bat jarri dute: Euskal Herriko 200.000 pertsonak bideo hori ikustea.
Ekinbide juridiko berriak jarriko ditu martxan eta bide orria gizarteratuko du
Bide orria ezagutzera emateko asmoz, eragile sozial eta politikoekin bilera erronda hasiko duela azaldu du GuraSOSek; bestalde, adostasuna lehenesten badu ere, bide juridikoei eutsi egingo dietela azaldu dute, eta esan dute datorren astean jarriko dituztela abian ekinbide berriak.
Joan den larunbateko manifestazioaren balorazioa ere egin du Zubietan egitekoak diren erraustegiak umeengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldeak. Pozik daude emaitzarekin, euren arabera 8.000-10.000 pertsona inguruk hartu zuten parte mobilizazioan, ekaineko mobilizazioaren jende bikoitza baino gehiagok: “Gipuzkoarren liskarrak gainditu eta adostasunaren aldeko apustua egiten dutela adierazi dute”.
Erlazionatutako edukiaOsasuna eta adostasunaren alde atera dira kalera