Uxoa Iñurrieta donostiarrak irabazi du Txiotesia lehiaketa
Doktore tesiak sei txiotan azaltzeko lehiaketa antolatu du hirugarrenez Udako Euskal Unibertsitateak eta Uxoa Iñurreta donostiarrak irabazi du. 52 pertsonek hartu dute parte aurten.
Itzulpengintza eta interpretazioa ikasketak egin ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua izeneko masterra egin zuen Informatika fakultatean. Gaur egun, IXA ikerketa taldearen barruan doktorego tesia egiten ari da. Ikerketa lanez gain, itzulpengintzan ere aritzen da Iñurrieta. Berak itzulitako bost ipuin egongo dira Durangoko Azokan, horien artean, Nils Holgersonen bidaia miresgarria. Honela azaldu du bere txio tesia sei txiotan:1 Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala #txiotesia3
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) November 22, 2016
2 Izen+aditz konbinazio batzuk Unitate Fraseologikoak (UF) dira: konbinazio osoari begiratu behar zaio esanahia ondo ulertzeko #txiotesia3 pic.twitter.com/r0GEboUbV4
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) November 22, 2016
3 Normalean ez dira hitzez hitz itzultzen, baina asko ez daude hiztegietan, eta denek ez dituzte gramatika-arauak jarraitzen #txiotesia3 pic.twitter.com/xNjkHGg853
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) November 22, 2016
4 Matxin itzultzaile automatikoari, oinarrian gramatika-arauak eta hiztegiak dituenez, UFak oso nahasgarri gertatzen zaizkio #txiotesia3 pic.twitter.com/5VOJzmi14B
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) November 22, 2016
5 Bi erronka nagusi: gaztelaniazko UFak identifikatzea eta euskarara zuzen itzultzea. Konbitzul datu-basea lagungarria da bietan #txiotesia3 pic.twitter.com/jRQtifWubT
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) November 22, 2016
6 Konbitzulen jasotako UFei, ordainei eta informazio linguistikoari esker, Matxinek gero eta hobeto itzuliko ditu UFak #txiotesia3
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) November 22, 2016