"Jendeari euskaraz aritzeko erraztasunak eman nahi dizkiogu"
Doktore tesiak sei txiotan azaltzeko lehiaketa antolatu du hirugarrenez Udako Euskal Unibertsitateak eta Uxoa Iñurreta donostiarrak irabazi du.
Itzulpengintza eta interpretazioa ikasketak egin ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua izeneko masterra egin zuen Informatika fakultatean. Gaur egun, IXA ikerketa taldearen barruan doktorego tesia egiten ari da: Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala. Ikerketa lanez gain, itzulpengintzan ere aritzen da Iñurrieta. Berak itzulitako bost ipuin egongo dira Durangoko Azokan, horien artean, Nils Holgersonen bidaia miresgarria. Ostiraleko IRUTXULOKO HITZAn argitaratuko du Iñurrietari egindako elkarrizketa.