Parte Zaharreko Fermin Kalbeton kalea. (Argazkia: Miren Azkarate)
Parte Zaharrean gaua aldatu ote den jakin nahi dugu eta horretarako auzoko gazte eta ostalariekin hitz egin dugu. Bakoitzak bere gogoeta eta hausnarketa egin ondoren, ondorioak ez dira oso ezberdinak izan. Azken finean bai, azken sei urteetan izugarri aldatu da gaua Parte Zaharrean. Askoz ere jende gutxigo, ohitura aldaketak eta ondorioz eskaintza berritu beharrean aurkitu dira. Gazteak beste auzoetara mugitu beharra eta ostalariek ideia berriak pentsatu taberna itxi nahi ez badute.
Gazteen hitzetan, “ostegunetan jendea oso oso berandu jaisten da, ostiraletan ez dago inor eta larunbatak tira, ez da lehenagokoa baina zerbait badago. Hori bai, denak Antiguan bukatzen dugu, Dokan”.
Ostalariak, hauxe dio
Loretxuko Enekok, “gaueko taberna bat genuen eta ez genuen bizitzeko ateratzen. Ideia berriak behar genituen, bestela taberna itxi beharrean geuden. Horregatik orain egunez pintxoak ditugu eta egoerari buelta ematea lortu dugu, oraingoz”.
Aurresku tabernako Elenak ildo beretik jo du, “guk sukaldea jarri dugu, horrela pintxoak eta ogitartekoak eman ahal ditugu. Honez gain jendea erakartzeko ideiak jarri ditugu martxan; DJ-ak, Karaokea…”.
Erreportaje guztia ostiralean izango duzue irakurgai.