Nola jantziko zara jaietan?
Ane Albisu donostiarrak euskal jantzien inguruko hitzaldia emango du Antiguan. Antiguotarrak euskal dantza taldeak gonbidatu du hitzaldia ematera. Abenduaren 13an izango da ekitaldia, Antiguako merkatu zaharrean, 19:00etan.
Atondu liburuaren egilea da Ane Albisu (Donostia, 1960), eta Ikerfolkeko jantzien adarrean aritzen da. Ikasketak Euskal Filologiara bideratu zituen arren, azken hamarkadetan euskal folklorea da bere jardunaren erdigune.
2006an argitaratu zuen Atondu liburua. Euskal jantzi tradizionalei buruzko lana da, nahiz eta jantziari baino garrantzi handiagoa eman dion janzteari, prestatzeari edo atontzeari. Zer, nola eta zertarako janzten ditugun tradizioz jaso eta euskal jantzi bihurtu ditugun baserritar jantzia edota poxpolin jantzia, besteak beste.
Euskal jantziei buruzko argibideak eta aholkuak emango ditu Albisuk. Tantodun jantziez harago, askotariko jantziak daudela erakutsiko du, eta euskal jaietan nola jantzi behar dugun irakatsiko du hitzaldian.