Lilatoirako prestatzen hasi dira Lila-korrikako lehen saioarekin
Donostiako Atletiko-ren ekimenez, Lila-Korrikako lehenengo saioa egin dute igandean, 10:00etan. Hainbat emakume bildu dira bertan Lilatoia prestatzeko asmoz.
Lasterketan parte hartuko duten lehengo aldia da batzuentzat, beste batzuk, aldiz, aurreko urteetako esperientzia errepikatu nahi dute. Kontxako pasealekuan elkartu dira, eta ondoren Donostiako Atletikoko elkartean lasterketa prestatzeko hainbat aholku jaso eta beroketak egin dituzte.
Egitasmo honekin, emakumeak animatu nahi dituzte taldean eta lagun giroan entrenatzera. Urtarrilean eta otsailean ere beste saio batzuk egingo dituztela aurreratu dute.
Eider Estibariz Luna Donostiako Atletikoko triatloi taldeko kideak Lilatoia prestatzeko hainbat gomendio eman dizkigu, eta bideo honetan jaso ditugu!