Jagoba Codo presoaren egoerari buruzko hitzaldia emango dute Kaxildan
Espondilitis ankilosantea du Amarako Jagoba Codo presoak. Min handia eragiten duen gaitza izateaz gain, jarraipen zehatza behar duen gaixotasun larri eta sendaezina da. Mexikotik estraditatu zuten, eta 2001. urteaz geroztik preso dago. Gaitza Martuteneko espetxean preso zegoela diagnostikatu zioten, eta bere osasun egoera publikoki azaldu eta salatu zen iazko maiatzean. Hilabete geroago, Castello II espetxera eraman zuten, etxetik 482 kilometrora.
Ostegunean, abenduaren 15ean, Jagoba Codoren egoerari buruzko hitzaldia emango dute Kaxilda liburu dendan, 19:00etan. Jabi Hernandok bere osasun egoera azalduko du, Fernando Arburuak espetxeak osasunean duen eragina aztertuko du, eta Aiert Larrartek ikuspegi juridikotik jorratuko du gaia. Miren Azkarate kazetaria ariko da moderatzaile lanetan.
Erlazionatutako edukiaJagoba Codo amaratarra askatzeko eskatu dute Easo plazan