Parte Zaharreko Arkaitz Landaberea eta Julen Etxaniz aske geratu dira
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, goizeko lehen orduan utzi dituzte aske Julen Etxaniz eta Arkaitz Landaberea preso donostiarrak. Castello II (Espainia) espetxetik atera da Etxaniz, eta Mansillakotik (Espainia) Landaberea.
Biak operazio eta egun berean atxilotu zituen Guardia Zibilak, 2008an. Pasaian atxilotu zuten Etxaniz, eta Donostian Landaberea, ETAri laguntzea egotzita. Inkomunikazio garaian torturatu egin zituztela salatu zuten.