Argiltapenaren bidez lortzen dituzten irabaziak Atenasko Hotel City Plazan bizi diren errefuxiatuei laguntzeko izango da.
Herritarrek kudeatutako
Atenasko Hotel City Plazan bizi dira, egun,
400 errefuxiatu.
Bertan izan diren Groseko Itziar Villalba eta Iñaki Etxeberriarekin hitz egin genuen duela bi hilabete. Bada, orain,
Siriarako Pasaporteak elkarteak (lehen, Siriarentzako ume-eramaileak bezala ezagutzen zena) kanpaina bat abiatu du bertan daudenak laguntzeko. Izan ere,
Zorionekoa naiz ipuina argitaratu berri du, familiako txikienek errefuxiatuen egoera ezagutu dezaten. Ipuinaren salmentarekin lortzen dituzten irabaziak Atenasko autokudeatutako ostatuarekin elkarlanean aritzeko erabiliko dute. Bereziki,
ur berogailurako erregaia eta elikadura freskoak erosteko erabiliko dute.
‘Zorionekoa naiz’,
Sara Pinedak idatzitatako eta Clara Casanovak ilustratutako ipuin bat da. “Aukera ezin hobea da gure inguruari erreparatzeko eta gure errealitateaz gain beste batzuk badirela konturatzeko. Gure irudi bera biluzik itzultzen digun ispilu bat da. Hainbeste ez kexatzeko arreta dei bat da. Konturatu al gara benetan zein zorte on daukagun? Eta, batez ere, gure seme-alabek ba al dakite zein zorte on duten?”, azaldu dute elkartetik. Ipuin labur horren helburua da familian gai horiei buruzko gogoeta egitea, eta txikienei errefuxiatuen drama azaltzen lagundu nahi du, alegia, gudaren ondorioz dena galdu duten horien drama.
Gipuzkoako Foru Aldundia Siriarako Pasaporteak Elkartearekin lankidetzan aritu da, ipuina euskaraz eta gazteleraz argitaratzeko.
10 euroren truke eskuratu daiteke, Siriarako Pasaporteak webgunean. Era berean,
proiektu horretan parte hartu eta lagundu nahi duten elkarte, denda eta eskolei dei egin die Siriako Pasaporteak elkarteak, ipuinaren saltoki gisa jarduteko. Interesa dutenek, harremanetan jarri daitezke
info@pasaportesparasiria.es posta elektronikoaren bitartez.