Joxepo Kortadi omendu dute Egian
San Tomas egun berezia ospatu zuten atzo Egian, auzoaren alde lan izugarria egin duen bizilagun bat izan baitzuten gogoan: Joxepo Kortadi. Joan den azaroan hil zen Egiakoa, eta atzo omenaldi hunkigarria prestatu zioten Plaza Haundin. “Zuk egindako lana orain guri jarraitzea dagokigu”, kantatu zuen atzo Izarne Zelaiak, Unai Pelayo ‘Pelax’-ekin batera egin zuen emanaldian. Eta horri eutsiko diote bizilagunek, auzo bizi bat izaten jarraitzeko.