2017-02-26

Altzako Historia Mintegiak 30 urte bete ditu

altzako historia mintegia

Altzako Historia Mintegiak argitaratutako hainbat lan. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Altzako Historia Mintegiak 30 urte bete ditu 2016an. Lan izugarria egin dute orain arte bertako kideek: historian arakatu eta zabaldu, hainbat argitalpen, txangoak, webguneak, tresna bilketa… aurrera begira, zer nolako Altza nahi duten ere pentsatzen ari dira.

Lagunartean sortu zuten, 1986ko ekainean, eta pixkanaka bere bidea egin du, herritarren laguntzari esker, bereziki. Guztira, 200 bazkide baino gehiago dituzten arren, taldearen muina zortzi lagun inguruk osatzen dute, eta horietako hirurekin egon da IRUTXULOKO HITZA: Iñigo Landa, Antxon Alfaro eta Jon Serrano. Ostiralean erreportaje zabala irakurtzeko aukera egongo da, gaiaren inguruan.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*