Urtarrilaren 27an epaituko dute.
2014ko martxoaren 3an
Global Forum Spain izenpean Troikako ordezkariak bildu ziren Bilbon. Hainbat istilu egon ziren, eta horietan parte hartzea leporatzen diote Jon Estradari (Antigua, 1994). Berak mobilizazio horretan parte hartu ez zuela dioen arren, badira bi urte baino gehiago egun hartako gertaerek egunerokoa nahastu diotela.
“Nik Eibarreko unibertsitatean ikasten dut. Unibertsitateko lagun batzuk Bilbora joan nahi zuten egun horretan, baina nik derrigorrezko klasea nuen goizean 09:00etatik 10:00etara eta, orduan, beranduago joan nintzen. 10:15etan hartu nuen trena eta 11:30etan iritsi nintzen Bilbora”, azaldu du Estradak. Eguerdian bortizki atxilotu zuen ertzaintzak, eta zergatik atxilotu zuten jakin gabe egon zen hurrengo egunera arte.
Urtarrilaren 27an izango da epaiketa, eta berarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAK. Ostiraleko egunkarian egongo da irakurgai.