Jendea bigarren eskuko azokan. (Argazkia: Mikel Askasibar)
Donostiatruk bigarren eskuko merkatua egingo dute hilaren 21ean, larunbatean. Donostiako Udalaren Ingurumen Sailak antolatzen duen azoka da Donostiatruk. Bere helburu nagusiak, herritarrei, erabilitako objektuen berrerabilera egiteko aukera praktiko eskaintzea eta berrerabileraren filosofia zein hondakinen prebentzio bultzatzea dira. Era berean, bigarren eskuko azokei prestigioa eman nahi zaie. Ohi bezala, Amarako Easo plazan egingo dute merkatua, 10:00etatik 14:00etara bitartean.