San Sebastian egunaren hasiera 360 gradutan ikusi nahi duzu?
San Sebastian egunaren lehen minutuak gozatu nahi dituzu Konstituzio plazako taula gainean egongo bazina bezala? Soak produzkioak eta IRUTXULOKO HITZAk elkarlanean 360 graduko kamerarekin grabatu dituzte Banderaren Igoeraren lehen minutuak, San Sebastian martxaren erritmoan. Sartu bidean, eta sentitu bertan zaudela! Gozatu 360 graduko panoramikaz!
Soak produkzioak 360 graduko ikuspegiko kamerarekin grabatzen hasi ziren 2016ko arraun denboraldian, baina ez dute soilik alor honetara mugatu nahi. Proiektu berriak ondu nahi dituzte, atzo San Sebastian egunaren hasieran egin bezala. Ikus-entzunezkoa ulertzeko modu berri bat probatzen ari dira, hasi besterik ez direla egin diote. Oscar Oliva ikus-entzunezkoen munduan eskarmentua du. Unai Elizasurekin batera Soak izeneko ekoiztetxe bat osatu du.