Bandera jaitsierarekin eman diote amaiera San Sebastian egunari
Union Artesanako danbor eta upel joleak egon dira Konstituzio plazako oholtza gainean.
Normalean, bandera jaitsiera ez da izaten igoera bezain jendetsua. Aurten, ordea, ostirala izanda, Konstituzio plaza bete da eta milaka donostiarrek esan diote agur 2017ko San Sebastian egunari.
Eneko Goia alkateak jaitsi du Donostiako bandera, Union Artesanako kideek San Sebastian martxa jotzen zuten bitartean. Musikariak egon arren, plazako jendeak ozen kantatu ditu eguneko azken abestiak, eta ahots horiek guztiak izan dira jaiaren amaieraren protagonista.