Amara Berriko kaldereroak. (Argazkia: Hitza)
Amara Berriko kaldereroak zartagin eta mailuekin aterako dira larunbat arratsaldean. Ehun kide inguruk iragarriko dute inauteria. Armeria plazatik irtengo dira 17:30ean. Isabel II.aren kalea, Irun plazan, Gregorio Ordoñez kalea… Loiolako Erriberara iritsi arte. Bertan atseden hartuko dute, 18:00etan.
Ondoren, berriz Amara Berrira joango dira. Ferrerias plazan kanpamendua ezarriko dute, 20:00etan. Bertan, Amara Berriko kaldereroen tribuaren erreginak hartuko du hitza. Kritika, umorea eta ironiari tartea egiteko unea izango da. Erraustegia, Reala eta Donald Trump izango dituzte hizpide. Bukaeran, txokolate jatea egingo dute, Ferrerias plazan bertan.
Egun bat lehenago, ostiralean, Zorroagako zahar egoitzara joango dira, 17:30ean. Tribuaren ordezkari batzuek zartagin eta mailu doinuz betetako kantak eramango dituzte bertara,