Kortxoenea gaztetxearekin lotutako hainbat epaiketa egingo dituzte aurten
Kortxoeneako kideek sare sozialetan zabaldu dutenez, hainbat epaiketa izango dituzte Kortxoenea gaztetxearekin lotuta.
Groseko gaztetxea husten ari zirela telaitura igo zen lagun bat jipoitzea egotzita epaituko dute asteazkenean segurtasuneko langile bat. Bestalde, Gaztetxea ilegalki hustea leporatuta salaketa jarri zuten gaztetxeko kideek eta uztailaren 3an izango da epaiketa.
Azkenik, Kortxoeneako kideek salatu dute Kortxoeneako eraistearekin lotuta Ategorrietako eserialdian atxilotu zituzten lagunek maiatzaren 4an izango dutela epaiketa, eta fiskaltzak urte beteko kartzela zigorra eskatzen duela haientzat.
Kortxoenea gaztetxearen inguruko informazio gehiago hemen.