Herri galdeketa prestatzen hasi dira. (Argazkia: Zubiartean elkartea)
Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko galdeketa egin nahi dute Zubietan. “Euskal Herritarren etorkizunak erabaki nahi dugu, euskal herritarrak baikara. Baina
eskubide hau zubietar moduan garatu nahi dugu“, azaldu dute.
Zubieta, bi udalerritan banatua dago Usurbil eta Donostia, horregatik galdeketa egin ahal izateko antolatzen hasi dira bizilagunak;
Zubiartean Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri elkartea aurkeztu dute gaur Zubietan.
Azaldu dute asko izan direla herri galdeketari atxikimendua eman dioten elkarte eta norbanakoak eta oraindik horretarako aukera dagoela gaineratu dute: Donostian eta Usurbilen erroldatutako 16 urtetik gorako zubietar orok martxoak 10, ostirala, 17:30etatik 19:00etara bitartean herriko plazan egongo den mahaian manifestua sinatzeko aukera izango du. Bestalde, zubitartean@gmail.com helbidera idatzita ere lortu daiteke manifestua; horrela, sinatu eta Kaxkapen dagoen postontzian igorri daiteke.
Galdera erabakiko dute
Azaldu dute herritarrek erantzuna ez ezik, galdera ere aukeratuko dutela: “Gure neurrira egindakoa, guk geuk hautatua”. Horretarako sinadurak biltzeko mahaietan, Kaxkapeko postontzian eta zubiartean@gmail.com helbide elektronikoan galderak proposatzeko aukera egongo da.