
Korrika Egian, 2015eko Korrikan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Apirilaren 4an iritsiko da
Korrika Donostiara, arratsaldez. Pasaia zeharkatu ondoren, Bidebietatik sartuko da euskararen aldeko martxa, arratsaldeko seiak inguruan. Lau ordu inguru emango ditu hirian barrena, eta gauez utziko du Gipuzkoako hiriburua, Añorga utzi ondoren, Lasartera bidea hartzeko. 20. Korrikaren ibilbide osoa ikus daiteke jada.
Azken Korrika, 2015ekoa, egun argitan bizi zuten donostiarrek, eta auzo askotan gosariak prestatu zituzten. Aurten, ordea, ibilbide gehiena iluntzean egingo du.
20. Korrika Donostian, auzoz auzo (apirilak 4)
– 18:08 Bidebieta.
– 18:45 Altza.
– 19:11 Intxaurrondo.
– 19:43 Egia.
– 20:00 Loiola.
– 20:14 Martutene.
– 20:39 Loiolako Erribera.
– 20:46 Amara Berri.
– 20:53 Morlans.
– 21:04 Amara.
– 21:06 Erdialdea.
– 21:25 Gros.
– 21:40 Parte Zaharra.
– 22:05 Antigua.
– 22:31 Añorga.