Urtzi Etxeberriari ongietorria egin diote Amara Berrin
Urtzi Etxeberria preso ohiari ongietorria egin diote bere auzoan, Amara Berrin. Hainbat lagun elkartu dira Ferrerias plazan. Donostiarra aske geratu zen otsailean, Frantziako Uzercheko espetxetik atera eta gero. Lau urte eman ditu espetxean.