Euskarak gero eta presentzia handiagoa du Wikipedian
Donostiapedia izeneko proiektuaren bidez.
Iaz egindako lana aipatu dute elkarteko kideek: DSS2016 Fundazioarekin eta Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean, ikasleek euren klaseko lanak Wikipedian egiteko proiektua; Haur eta gazte literatura Wikipoiektua; Peace treaties in art 30×30; Uliako lore baratzak parkean dauden landare eta zuhaitz bitxi guztientzako artikuluak euskaraz sortzea; eta trebakuntza ikastaroak.
2017rako ere hainbat helburu finkatu dituztela azaldu dute. Alde batetik, hezkuntzan sakondu nahi dute. “Wikipedia, entziklopedia gisa, funtsean proiektu hezitzailea da, horregatik elkartetik aurten ere hezkuntzarekin lotutako harremanak bilatuko ditugu”. Horien artean, aipatu dituzte, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Donostiako liburutegiekin lankidetza, kanpo harremanak eta trebakuntza ikastaroak.
Bitxikeria batzuk
Wikipedia 2001ean sortu zen eta hasieran ingelesezko edukiak bakarrik biltzen zituen. Euskarazko bertsioa 2003an sortu zen eta ordutik hazi eta hazi aritu dela azaldu dute.
Gaur egun munduan dauden ia 7.000 hizkuntzetatik, soilik, 300 daude wikipedian eta artikulu kantitateari begiratuta euskara 31. lekuan dago.
Iaz sortu zuten Euskal Wikilarien Kultur Elkartea. Hainbat wikilarik beharrezkoa ikusi zuten ekintzak koordinatzea. Horrela sortu zuten elkartea, “Wikipedia eta bere inguruan dauden proiektuak sustatzeko, ezagutzeko eta hobetzeko konpromisoarekin”.
Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren baitan eman zituen elkarteak lehen pausoak,